Igantzi (Nafarroa)

Hil-ezkila

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hil-ezkila erraten genion, gizona baldin bazen hasiko zen, bi ezkila dira, batek bum! eta bertzeak berriz, tan! Mehea eta lodia. Eta gizona baldin bazen tan! hasiko zen mehea, eta hor ja: “Ai, gizona da! Norbait ere gizona da!”. Eta bertzea baldin bada, pues, emakumea da.
- Eta gaur horrek segitzen du?
- Segitzen du horrek, segitzen du, segitzen du.(...)
- Eta haur bat hiltzen baldin bazen diferentea zen ere bai?
- Hura zen berriz ezkila txikia hutsa, ezkila txikia, ttin! tin! tin! Ja hark erran nahi zuen… (...) Zeruko… zera zela hori. Eta horrexegatik kaxa zuria izaten zuen hark, kaxa zuria.
- Aingeru edo...
- Aingerua, aingeruz. Honako haurra baldin bazen bataiatu berria edo komulgatzeko haurra edo, ba! hiru-lau-bost-sei urteko tamaina hori, haurra, haurra, inozente horiek, horiek... horientzat jo behar zen ttin! ttin! Orain ez dakit, geroztik ez da noski hil ere hemen, aspaldi ez dut ikusi, baina orduan bereizten zen, ezkilagatik.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia