Elizan hilerria izaten zuen etxe bakoitzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: IGA-027/014
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Hilerria, hilerria erraten diogu hori...
- Kanposantuari, ez?
- Ez, han bertan, elizan bertan izaten ziren sillak, bakoitzak bere tokian, izan balu bezala erosia terreno hura, hura han ez zuela inork ere ukitzen ahal. Eta silla han izaten zen, silla edo... ez silla hori bere… zerarekin, nola erranen nuke? Bueno, bada hori, jarrita... belauniko jartzekoa eta jarrita egotekoa. Eta izaten zen baserriaren edo etxearen izena han izaten zen, eta hura ezin zenuen ukitu, hombre, ukitu… begira ezazu, e! Horrenbertzeraino horrela ez, baina ezin zinen han egon. A egon... han egoten ahal zinen, silla hartan, ez baldin bazen etxekoandrea etorria egoten ahal zinen, baina etxekoandrea etorriz gero, handik fueratu behar zenuen, e! Ja haren tokia zen. Eta gero paratzen zuen argi bat, argizaria paratzen zuen han, han hori.... aitzineko aldean, eta hura zen seinalea, defuntuen zera zen. Horrela horrek aguantatzen zuen urte bat eta gehiago ere, egune-egune-egunoro gauza hori bera.
Edo kandelak ere bai, han... han bat edo bai, izaten dute aparatu txiki bat hola, eta kandelak igual hiru edo lau kandela bakoitzak bere… hil berrietan, e! Konparazio urte batez edo horrela. Bertzeek ez, bertzeek ez dute, baina hilez... orduan zuk nabaritzen zenuen zein zi... zein zen hil berria, sartuz gero, pues bazenekien: “Hona non den hori, hona non den… zein den hila”, zera azertatzen zen aise. Baina orain ez, orain dena galdu da, orain ja bankuak dira paratuak eta… ja ez da deus ere.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!