Igantzi (Nafarroa)

Jaunartzea-konfesatzea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Sakristian nik badut anekdota edo kasu bat pasatua. Orduan, badakizu, gainera konfesatzea izaten zen primer viernes erraten genion, izaten zen. Eta gu biri... bi lagun horiek, erran ditudan horiek, bi lagunek, pues, aritzen ginen astakeriatan, bu! jostetan eta… ba, adina gazteak zait… gazteak baikinen, eta horrela aritzen ginen, eta, ostia ekartzen genuen apezaren etxetik, neskatoak ematen zigun, eta ekartzen genuen, eta guhaurek paratzen genituen kopoietan, eta han paratzen nituen denak.
Eta batean, zer pasatu zen? Egin nuen nik jan, ostia hura. Eta orduan nola ez baitzen libre komulgatzea deus hartu gabetanik, arratseko hamabietatik aitzinera ez zitekeen deus hartu, ez jan eta ez edan, komulgat... komulgatu aitzinean, arratseko hamabiak bitarte bai. Baina nik goizeko zortzietan ostia hura... ostia hura jan nuen, eta gero ordu erdi baten buruan, mezako denboran nintzen komulgatu beharra. Eta pentsa ezazu orduan zer… indarkeria zenbatekoa zen, pues nik pentsatu: “Oi, ama! Nik hau hartu diat, orain ezin dut komulgatu. Ezin dudanez komulgatu, apezak jo eginen nau!”. Horrela, e! Horrela gauza, e! Errieta fuerte emanen dit edo joko nau ni zerengatik ez nintzen egin. Eta nik neukan, bueno, remordimientu bat ikaragarria haren beldurrarekin, komulgatu beharko nuela, eta niretzat bekatu ikaragarria egiten nuen, entenditzen duzu? Bekatu ikaragarria egiten nuen, zergatik baraua hautsi bainuen. Eta ni, beldur hark garaitu ninduen, haren beld... haren diziplina... haren beldur hark, egin nintzen komulgatu. Baina komulgatu nintzen, bueno, hura zen gauza bat sartu zidaten barrenean karga bat, ikaragarria ezin nuena kendu gehiago, zergatik, uga... gainera joan behar nuen beti harengana kofesatzera, eta nik hura e... hura ez kofesatu. Eta nik neukan nire buruarekin: “Baina nik zer bekatu egin dut!”. Zergatik, bekatua nik egin nuen edo... hori, baraua hautsi nuelakoz. Eta, gero, kofesatzera, bertze bekatua, eta nire buruan pentsatzen nuen: “Baina ni zer bake, bekatu mortalak baititut hemen burutan, zenbat ote ditut?!”. Horrela, ez kofesatu, ez kofesatu, ez kofesatua, eta larunbatero kofesatu behar izaten nuen, larunbatero kofesatu.
Begira, hori zen gauza bat… bueno, ez dut ikusten gauza horiek ongi dela behinik behin, baina nola z... horrela baitzen, gure... gure txiki denboran horrela baitzen, eta, horrela urteak aguantatu zitzaizkidan niri, urteak, zeren gero ongi kofesatuagatik nola ez nuen kofesatzen gauza hura, eta beti beraiekin egin beharra, ez nintzen atrebitzen berari erratera. Eta horrela pasatu nituen nik… urteak, e! Ezin. Gero bertze misiolariak etorriz eta horrela, es... haiek esplikatuta, haiek egin na... egin ninduten kalmatu, eta, jarri nintzen trankildua. Pf! Pentsa ezazue, gaur, berriz, gauza hori... gau… zer den? Orain, ongi afalduta zoaz eta komulgatzen ahal zara, baina orduan ez baitzen horrela (...). Arratseko hamabietan, bitarteraino bai, baina hamabietatik aitzinera, komulgatu bitarteraino ezin zinen... ezin zenuen ez eta urik ere ezin zenuen edan, ez... ez zen libre.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia