Makientzat hilerri zibila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: IGA-027/012
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta gero kanposantuan bazegoen, ez elizara joaten ez zirenengana, ez, lehenago baziren maquis, izanen duzue aditzea, maquis. Eta hemen etorri ziren makiak honat, eta Igantziko eta Arantzako mendian aritu ziren tiroka, hemengo ejerzitoa eta makiak etorri ziren Frantziatik joanak ziren, eta handik engainatu edo horrela baitziren ere, etorri ziren mendiz mendi, eta baita Franco ez dakit zer, eta Franco... egin behar zuen denen artean hunditu, hala, eta hil zen, bi edo hiru hil ziren hemen Igantzin, hilez tiroz eta gero zentral bateko deposituan ere, kanalean deskuidatu eta zentraleko depositura joan zen eta han atera zuten. Eta haientzat bazen kanposantuan egina koadro bat, konparatzera lau metro kuadrado edo horrela, dos por dos edo horrela, eta zen hura, koadro hura haientzat, lurra bedeinkatu gabea.
- Ala! Makientzat, e!
- Bai, makientzat. Eta haiek izaten ziren eta eibartarrak, eta ni nola igeltsero izan bainaiz, pues, nik egin nuen, neronek sepultura egin nion han, eibartarrari. Etorri zen niregana eta nik egin nion. Eta oraindik hantxe da sepultura, baina bakarrik pareta hura ja bota da, ja Franco hil zenean eta orduan paretak denak bota ziren, eta gelditu zen lurra dena bedeinkatua, dena… dena berdina.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!