Toberak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: IGA-027/007
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Pues toberak ziren bat (sic)... esposatu behar zuelarik, neskaren batekin, pues, auzokoak edo lagunak edo sartzen zituzten bi palanka, bi burdina, horrela, luzeak, palancas.
- (Lag.): Bai.
- Bai, horiek, palankak. Eta hura haiek denak adornatzen zituzten… hura... paper klase guztiekin, kolore guztiekin. Haiek ongi zertzen zituzten, eta hagitz politak paratzen zituzten bezpera arratsaldean horrela, despedida zenuen egunean, bueno... proklamak.
- Pregoian egunean?
- Pregoian egunean. Eta, haiek paratzen zituzten dena zertua, eta gero etorriko ziren kuadrilla dena… arratsean. Zuk edo… egiten zenuen, bueno, apezak erraten zuelarik esposatzen zinela, arratsean etortzen ziren akordeoiarekin eta, eta, egiten zuten burdinak atera eta kantatu eta… gero haiek, burdin haiek kan! kan! kan! kan! eta akordeoia jo. Eta akordeoia jo eta bertso batzuk botatzen zituzten. Eta… kantatzen zuten:
“San Martin de la monja
Monja de San Martin
Tobera jo dezagun
Birjiña Amarekin
Birjiña Amarekin eta
Berso berriyekin
Oia jantzirik dago
Lau almudarekin
Lau almudarekin eta
Gure Jaunarekin
Nobiya etziteko
Nobiyo jaunakin”
Eta akordeoia jotzen zuten, eta hura jotzen zuten.
- A, eta bertso horiek zer dira hemengoak baita ere?
- Hemengoak, bertsoak, edo Mattinarku eta Zamunbordakoak eta ziren erin… Eta gero gau guztian pues... akordeoia eta dantzan.
- (Lag.): Eta zer egiten zenuten, etxean merienda eman edo…?
- Andregaiaren etxean.
- Merienda edo horrela, edo zer…?
- Bai, gero, pues, ardoa, eta kafeak, eta kopak, eta denak nobiaren etxean hartzen zituzten denak, eta besta egin, ia argitu arte.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!