Atso bisitarako abisatzea
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:37
- Erref: IGA-027/006
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Abisatu bai, bai! Hura ibiltzen zen ama, ni ez nintzen ibiltzen, baina ama ibiltzen zen denetan, Arantzan eta... bueno, Arantzan ez, Lesakan, Lesakan, bera lesakarra zen, eta hango pariente pila bazituen. Eta harat haiei denei abisatzen zien, eta gero hemen ere bera ibiltzen den toki... bisita ibiltzen zena, berriz erraten zion, eta, denak han biltzen ziren gero.
- Eta nork abisatzen zuen?
- Hark, nire ama.... edo nire amaginarrebak, hark abisatzen zien denei, horiek, atso bisita zer egunetan egin gogo genuen, eta, orduan denak etortzen ziren.
- Eta norbait ez... ez bazen abisatzen, ze pasatzen zen?
- Haserretzen ziren, oi ama!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!