Elizan sartu arte teila buruan
Hizlaria(k):
Hizlari ezezaguna, IGA-027
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:27
- Erref: IGA-027/005
- Gaia(k):
Transkripzioa
Zortzigarren egunean edo horrela… elizan sartzea egiten genuen. Joaten ginen arra… hori, apezarekin egon eta… haurrarekin hura egitera. Orain… orain ez da egiten hori, antza utzi zen, bai… (…) Elizan sartzen zinen bitarterainoko, ezin zinen teilatupetik atera, eta, atera behar baldin bazenuen, teilatu edo… teila… horietatik bat buruan paratuta. (…) Eta elizan sartze hura… eta orduan ja haurrarekin eta elizan sartzen zelarik, orduan ja… libre ateratzeko…
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!