Atso bisita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: IGA-027/004
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Hori izaten zen, pues… haur bat jaiotzen zen denboran, auzoak eta Lesakatik eta ere gure etxera azkarki etortzen zen jendea, bueno, gure etxera adina noski inon ere ez, e! inorat ere. Berrogei... igandearekin izaten ziren, eta berrogei… emakume etortzen ziren.
- (Biloba): Beti emakumeak izaten ziren.
- Emakumea, emakumeak! Atso bisitara emakumea izaten zen, beti.
- Eta zer egiten zenuten?
- Eta gero, pues, hori, hiltzen genuen zikiro bat, eta harekin dena gisatua paratu, kozinera Lesakakoa izaten genuen, eta gisatu harekin paratu, gero oilaskoak hiltzen genituen, hura zertu, zopa berriz, oilo salda zopa harekin egin, eta hantxe, vivir la vida, ardoa, eta...
- Juerga ederra!
- Bai. Bai! Juerga... bueno, kristoren juerga pasatzen zen! Honako Argiñordako andre hark, hark ere izaten zituen..., hagitz lagunak ziren arrunt, Argiñordakoak eta... horiek, horiek Antsonen… Iketarrok eta… Elbiraren ama eta horiek denak lagunak izaten ziren, eta horiek denak hantxe ibiltzen ziren, bai. Hori, eta gure amari ez kendu hori, e! Jesus! Bai! Juerga... auzotik ekartzen genituen platerak eta... zera, ez baitzen aski izaten etxean!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!