Igantzi (Nafarroa)

Haragia nola mantentzen zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, e... haragia nola mantentzen zenuten?
- (...) Lukainka egiten genuen orduan idortzen zelarik paratu zartagin batean olioa… egin erdia edo horrela olioa, eta baratxuri bat bota harat, eta hura gorritzen zelarik, zerriaren manteka. Hura edukitzen da lehenagotikan urtua, bertze eltze batean, eta horiek biak nahasi, eta eltze batean paratu... dena puskatu horrela lukainkak, eta denak han, eta fila bat paratu eta haietatik pixka bat bota, olio eta urin hartatik. Eta gero bertze fila paratu eta berriz bertze pixka bat urin hartatik. Eta egiten zen ura gero gogortu, urina horrela gogortzen zelarik, eta gero aldian puska bat edo bi, eltze haietatik edo, zertaz jantzita paratzen zenuen, ura atera. Eta bertzea gelditzen zen han.
Eta azpiak berriz egiten ziren, pues, sartu gatzean, kajon batean, eta, gatzarekin ongi tapatu, eta harri handi bat paratu odola ateratzeko. Gero buelta eman bi egunez, bi egunez hala eduki eta buelta eman. Eta berriz gatzarekin ongi tapatu. Eta bi egunetik, ja... hogei bat egunez edo horrela ibili eta gero atera, uretan garbitu, eta zintzilika paratu. Eta gero euliak ez egiteko zaku batzuk izaten ziren, euliek bertzenaz egiten dute hondatu. Eta orduan zakutan sartu, eta lotu zaku hura eta, (gero) behar zelarik handik puska kendu eta, jan.
- A, eta... puskak nola ba… banatzen zenituzten? horrela…
- Puskak berriz, zerria hiltzen zelarik bi odolki, eta kostilla pixka bat, hezur txiki bat, eta haiek paper batean bildu, eta poltsa batean harekin etxe batera. Bertze etxera igual, bertze bi odolki edo zer ziren, horiek hartu eta bertzea bertze etxera. Eta etxe horretara joatean, pues, hartu zituzten puskak eta ematen zuten dirua zerbait ere. Ematen zuten diru hura, puskekin joaten zena, harentzat izaten zen, etxe batzuetan gehixeago, bertzeetan gutxixeago...
- Eta haurrak joaten ziren, ez?
- Beti haurrak joaten ziren, eta haurrak zein etxetan ematen zuten gehienexkoena, pues, denak joan nahi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia