Igantzi (Nafarroa)

Bizkar lana edo gaueko lana 6

Bizkar lana edo gaueko lana 6 Paketeak bizkarrean suelto eramaten zituzten. Zailena Bidasoa erreka gurutzatzea zen; presatik pasatzen zuten anitzetan: kanaleko eskailerak igotzeko esku bakarra zuten libre. Beste presan, berriz, ohol estu baten gainetik pasa behar zen eta kontu handiz ibili behar zuten (askotan berak pasatzen zituen pakete guztiak). Bidasoa handitua zetorrenean, soka bati lotutako anfibio bat (plastikozko txalupa) erabiltzen zuten: soka tiraka, beste aldera eramaten zuten txalupa paketeekin. Azienda eta jende gutxi pasatu zuten. Batzuek pertsona hoiei engainiatzen zieten eta muga pasatu aurretik uzten zituzten mendian galdurik. Bere etxean jaten eman zioten bati behin, pasatu aurretik, eta lau egun geroago guardia zibilak etxera joan zitzaizkien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-025-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Paketeak bizkarrean suelto eramaten zituzten. Zailena Bidasoa erreka gurutzatzea zen; presatik pasatzen zuten anitzetan: kanaleko eskailerak igotzeko esku bakarra zuten libre. Beste presan, berriz, ohol estu baten gainetik pasa behar zen eta kontu handiz ibili behar zuten (askotan berak pasatzen zituen pakete guztiak). Bidasoa handitua zetorrenean, soka bati lotutako anfibio bat (plastikozko txalupa) erabiltzen zuten: soka tiraka, beste aldera eramaten zuten txalupa paketeekin. Azienda eta jende gutxi pasatu zuten. Batzuek pertsona hoiei engainiatzen zieten eta muga pasatu aurretik uzten zituzten mendian galdurik. Bere etxean jaten eman zioten bati behin, pasatu aurretik, eta lau egun geroago guardia zibilak etxera joan zitzaizkien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia