Pilotan aritzen zen
Hizlaria(k):
Txoperena Urrutia, Patxi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-023-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bidasoa ingurutan pilotan anitz aritzen zen; Iruñeko txapelketaren batean ere izan zen. Hamar duro ematen zizkioten partida bakoitzeko, ordurako anitz zen. Igantzin, Sanmigeletan Arantzako bikote batekin jokatu zuten; partida 25 tantora paratu zuten eta beraiek irabazi (22ra jokatu izan balute, berriz, galdu izanen lukete). Arantzakoak haien kontra hasi ziren eta beste partida bat antolatu zuten Beran (leku neutrala). Galtzen hasi ziren, baina azkenean irabazi zuten. Bere lagun batek diru anitz irabazi zuen apustua eginda. Narbarten geldiarazi zen partida baten anekdota kontatzen du.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:04:32
- Erref: IGA-023/001
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!