Igantzi (Nafarroa)

Erremedioak 1. Karitxak

Erremedioak 1. Karitxak Karitxak kentzeko erremedio anitz daude: patata, tipula, baratxuri eta belar esnedun bat. Tipularekin zer egin behar da azaltzen du: ilbehera delarik, tipula ebaki eta ilargiari begira jarrita, karitxak igurtzi; gero, bi zatiak batu eta gibelera bota, begiratu gabe. San Juan Xarrera ere joaten zen jendea karitxak kentzeko eta beste anitz gauzekin. Kanpoko jende anitz etortzen zen. Hankak garbitu, trapu edota toallekin idortu eta kanpoan hedatzen zituzten. Serora batek bildu eta erretzen zituen. Gero errezatu behar zuten eta, etxera eramandako urarekin (hiru iturrietakoa), bederatzi egunez garbitu berriz. Behiek errapetan karitxak izaten ohi zituzten eta, kentzeko, tomate lata batean apu bat sartzen zuten eta itxi. Behorrekin ere berdin egiten zuten; anekdota bat kontatzen du: albaitariak karitxa handia kendu zion behorrari, baina berriz hazi zitzaion; apuarena egin zuen bere aitak eta kentzeaz gain, ez zitzaion berriz atera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-020-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karitxak kentzeko erremedio anitz daude: patata, tipula, baratxuri eta belar esnedun bat. Tipularekin zer egin behar da azaltzen du: ilbehera delarik, tipula ebaki eta ilargiari begira jarrita, karitxak igurtzi; gero, bi zatiak batu eta gibelera bota, begiratu gabe. San Juan Xarrera ere joaten zen jendea karitxak kentzeko eta beste anitz gauzekin. Kanpoko jende anitz etortzen zen. Hankak garbitu, trapu edota toallekin idortu eta kanpoan hedatzen zituzten. Serora batek bildu eta erretzen zituen. Gero errezatu behar zuten eta, etxera eramandako urarekin (hiru iturrietakoa), bederatzi egunez garbitu berriz. Behiek errapetan karitxak izaten ohi zituzten eta, kentzeko, tomate lata batean apu bat sartzen zuten eta itxi. Behorrekin ere berdin egiten zuten; anekdota bat kontatzen du: albaitariak karitxa handia kendu zion behorrari, baina berriz hazi zitzaion; apuarena egin zuen bere aitak eta kentzeaz gain, ez zitzaion berriz atera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia