Arropa garbitu. Bokata
Hizlaria(k):
Sein Sansiñena, Manuela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-020-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astean behin garbitzen ohi zuten arropa. Ohatzeko maindireak garbitzeko bokata egiten zuten: xaboia eman eta azpil batean ur epeletan uzten zuten biharamun arte; berriz ere xaboitu fregaderan, ongi marruskatu eta barrika gisako batean sartzen zituzten. Gainean “hautsakoa” (zaku bat) paratzen zen hautsarekin eta erramu hosto batekin (usain ona ematen zuen). Gero gainetik ur irakina botatzen zen behin eta berriz. Egosita zegoenena, saski batean paratzen zituzten maindireak eta errekara eraman. Arropa zuritzeko, “anilla” (azuletea) oihal batean paratzen zuten eta uretan sartu. Arropa beltza (laneko arropak), berriz, errekan garbitzen zen; aurretik azpil batean xaboiarekin beratzen uzten zuten eta gero ongi marruskatu. Neguan izugarrizko oinazea izaten zuten eskuetan. Gero labaderoa egin zuten, “adelanto handia izan zen”.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:07:26
- Erref: IGA-020/001
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!