Igantzi (Nafarroa)

Kontrabandoa 7

Kontrabandoa 7 Paketeaz gain, zaldiak ere pasatzen ziren kontrabandoan. Pertsonak ere pasatu zituzten denboraldi batean: portugesak hain zuzen. Kontrabandista bakarra joaten zen, bost portugesekin. Pena ematen zutela azaltzen du. Bere ama haietaz errukitzen zen eta ogitarteko beroak prestatzen zizkien. Emakume gazte batetaz gogoratzen da (pena handia ematen zion) hiru urteko neskarekin joaten zena; mina-zulo batean gordeta izan ziren beste lagunen esperoan. Portuges bakoitzaren argazki baten erdia eramaten zuten eta, Frantziara iristen zirenean, bertan konprobatzen zuten beste erdiarekin bat etortzen zen; orduan ordaintzen zieten. Batzuetan engainatzen zieten; adibidez, Etxalarren utzi eta jada Frantzian zirela esan, haiek herrian sartu eta, noski, harrapatzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Paketeaz gain, zaldiak ere pasatzen ziren kontrabandoan. Pertsonak ere pasatu zituzten denboraldi batean: portugesak hain zuzen. Kontrabandista bakarra joaten zen, bost portugesekin. Pena ematen zutela azaltzen du. Bere ama haietaz errukitzen zen eta ogitarteko beroak prestatzen zizkien. Emakume gazte batetaz gogoratzen da (pena handia ematen zion) hiru urteko neskarekin joaten zena; mina-zulo batean gordeta izan ziren beste lagunen esperoan. Portuges bakoitzaren argazki baten erdia eramaten zuten eta, Frantziara iristen zirenean, bertan konprobatzen zuten beste erdiarekin bat etortzen zen; orduan ordaintzen zieten. Batzuetan engainatzen zieten; adibidez, Etxalarren utzi eta jada Frantzian zirela esan, haiek herrian sartu eta, noski, harrapatzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia