Igantzi (Nafarroa)

Renoko artzain lana

Renoko artzain lana 2000 ardi inguru zituzten eta lan ikaragarria zen umatze garaian (besteak beste, ura eta pentsua eman guztiei eta bildotsei begiratu). Ardi partida batekin mendira atera zenean, errifle bat eman zioten. Mendian tipi baten barruan, “katre” (etzaleku) txiki batean egiten zuen lo; astoaren gainean eramaten zuen hori guztia. Mendiko bizia eta lana nolakoa zen azaltzen du. Ardiak alde batera eta bildotsak kontrakora joaten ziren, askotan galtzen ziren...; etsita zegoen eta itzultzekotan ibili zen. Nagusiak ere arrantxoan lan egiteko ona zela, baina mendian arditan ibiltzeko txarra zela esan zion. Bere lagun bat Koloradon zegoen eta hara bidali zuten emigraziokoek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-015-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
2000 ardi inguru zituzten eta lan ikaragarria zen umatze garaian (besteak beste, ura eta pentsua eman guztiei eta bildotsei begiratu). Ardi partida batekin mendira atera zenean, errifle bat eman zioten. Mendian tipi baten barruan, “katre” (etzaleku) txiki batean egiten zuen lo; astoaren gainean eramaten zuen hori guztia. Mendiko bizia eta lana nolakoa zen azaltzen du. Ardiak alde batera eta bildotsak kontrakora joaten ziren, askotan galtzen ziren...; etsita zegoen eta itzultzekotan ibili zen. Nagusiak ere arrantxoan lan egiteko ona zela, baina mendian arditan ibiltzeko txarra zela esan zion. Bere lagun bat Koloradon zegoen eta hara bidali zuten emigraziokoek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia