Zer jaten zuten
Hizlaria(k):
Sein Larretxea, Jesus Mari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-013-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nagusiek ez zieten razionerik ematen. Gosaltzeko beti baba, bazkaltzeko baba (udan, arrantxeroak saldarekin zopa egiten zien), ogi koskor bat eta ardoa. Afaltzeko, egun batean patata egosia eta bestean garbantzuak. Noizbait, batzuen artean “razionea” erosten zuten eta merendu ona egiten zuten. Arrantxeroak prestatzen zuen bazkaria eta, gero, pintxeak banatzen zuen. Oihu egiten zuten bazkaria prest zegoela abisatzeko. Bakoitzak bere goilara zuen, baina denek azpil beretik jaten zuten. Kazkabar edota euria ari zuela, “ez zen azpileko salda inoiz amaitzen”.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:04:07
- Erref: IGA-013/013
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!