Igantzi (Nafarroa)

Inauteak

Inauteak Hiru egun izaten ziren inauteak. Mutil handiak eskean ibiltzen ziren eta biltzen zutena (arrautzak batez ere) herrietxean jaten zuten. Arratsetan akoardeoia izaten zen eta, egun batean, neskatxei merienda ematen zieten plazan: tortilla pipermorro gorriekin eta ogia. Gero denak dantzan ibiltzen ziren. Mutilak mairuz nola mozorratzen ziren azaltzen du: maskarak eta bi koloreko buzoak janzten zituzten batez ere; arropak Udaletxean gordetzen zituzten urte batetik bestera. Zerrien maskuri idortuak eta haizatuak soka batekin ibiltzen zituzten bueltaka, haurrak izutzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-008-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru egun izaten ziren inauteak. Mutil handiak eskean ibiltzen ziren eta biltzen zutena (arrautzak batez ere) herrietxean jaten zuten. Arratsetan akoardeoia izaten zen eta, egun batean, neskatxei merienda ematen zieten plazan: tortilla pipermorro gorriekin eta ogia. Gero denak dantzan ibiltzen ziren. Mutilak mairuz nola mozorratzen ziren azaltzen du: maskarak eta bi koloreko buzoak janzten zituzten batez ere; arropak Udaletxean gordetzen zituzten urte batetik bestera. Zerrien maskuri idortuak eta haizatuak soka batekin ibiltzen zituzten bueltaka, haurrak izutzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia