Igantzi (Nafarroa)

Erremedioak 1

Erremedioak 1 Katarroarentzat, berbena-belarrarekin enplastuak egiten zituzten. Esate baterako, sinusitisarentzat, berbena-belar eta baso-belar xehatuta, olio eta baratxuriarekin tortilla egiten zuten (arrautzaren zuringoarekin bakarrik) eta oihal batean sartzen zuten. Kopetan edo bularrean paratzen zuten. Ogi papurrak, esnea eta ardoarekin ere bertze enplastu bat egiten zuten. Katarroarendako eta pikor edo koskorrak ontzeko ere balio zuen. Tipula zanpatuta olio pixka batekin berotu eta pikorra edo koskorra zegoen tokian paratzen zuten; honek ere ontzen zituen. Erredurendako ukendua: zartagin batean olioa paratu eta bertan erretxina, erleen argizaria eta xaboia urtu; bendak edo gasak bertan igurtzi eta uretan pasatzen dira, gero kutxa batean gorde ahal izateko. Basmo-belarra ere botatzen dio ukendu horri eta bote batean gordetzen du; zaurientzat oso ona omen da. Berbena ere botatzen ahal zaio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Katarroarentzat, berbena-belarrarekin enplastuak egiten zituzten. Esate baterako, sinusitisarentzat, berbena-belar eta baso-belar xehatuta, olio eta baratxuriarekin tortilla egiten zuten (arrautzaren zuringoarekin bakarrik) eta oihal batean sartzen zuten. Kopetan edo bularrean paratzen zuten. Ogi papurrak, esnea eta ardoarekin ere bertze enplastu bat egiten zuten. Katarroarendako eta pikor edo koskorrak ontzeko ere balio zuen. Tipula zanpatuta olio pixka batekin berotu eta pikorra edo koskorra zegoen tokian paratzen zuten; honek ere ontzen zituen. Erredurendako ukendua: zartagin batean olioa paratu eta bertan erretxina, erleen argizaria eta xaboia urtu; bendak edo gasak bertan igurtzi eta uretan pasatzen dira, gero kutxa batean gorde ahal izateko. Basmo-belarra ere botatzen dio ukendu horri eta bote batean gordetzen du; zaurientzat oso ona omen da. Berbena ere botatzen ahal zaio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia