Igantzi (Nafarroa)

Arropa garbitu. Bokata

Arropa garbitu. Bokata Arropa nola garbitzen zuten azaltzen du (ura etxean paratu geroztik). Bazuten etxearen kontra egindako putzu bat eta harria. Bokata ere egiten zuten. Hankak zituen egurrezko kupel batean sartzen zuten arropa xaboituta eta gero suko hautsa paratzen zioten gainetikan; ur beroa, irakiten, botatzen zioten gainetik eta beheko zulo txiki batetik ateratzen zen ura: lixiba erraten zioten. Arropa zuri-zuria ateratzen zen. Xaboia etxean egiten zuten zerri-gantzarekin. Bokata egin ondoren, arropa atariko putzuan aklaratzen zuten. Arroparen bat orbana bazuen, xaboia eman ondoren belar gainean uzten zuten eguzkitan eta arratsian (“serenoan”) eta horrela zuritzen zen, kolore ona jartzen zitzaion. Kolorezko arropa lixibaren uretan beratzen uzten zuten eta gero harriaren gainean marruskatzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropa nola garbitzen zuten azaltzen du (ura etxean paratu geroztik). Bazuten etxearen kontra egindako putzu bat eta harria. Bokata ere egiten zuten. Hankak zituen egurrezko kupel batean sartzen zuten arropa xaboituta eta gero suko hautsa paratzen zioten gainetikan; ur beroa, irakiten, botatzen zioten gainetik eta beheko zulo txiki batetik ateratzen zen ura: lixiba erraten zioten. Arropa zuri-zuria ateratzen zen. Xaboia etxean egiten zuten zerri-gantzarekin. Bokata egin ondoren, arropa atariko putzuan aklaratzen zuten. Arroparen bat orbana bazuen, xaboia eman ondoren belar gainean uzten zuten eguzkitan eta arratsian (“serenoan”) eta horrela zuritzen zen, kolore ona jartzen zitzaion. Kolorezko arropa lixibaren uretan beratzen uzten zuten eta gero harriaren gainean marruskatzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia