Luis Katarain Urteaga
Idiazabal (Gipuzkoa) (1926-2014)
Biografia
Idiazabalgo Aritzeder baserrian jaio zen; aita zuen bertakoa, eta ama Idiazabalgo Atxisain baserrikoa. Umetan eskolara joan zen; baina, 13 urte zituela, aitak zazpi bat ardi eraman zituen etxera, eta artzaintzaren inguruko interesa piztu zitzaion. Horrenbestez, eskola bukatu eta artzain-lanetan hasi zen. Urteen poderioz, artaldea handituz joan zen; eta, 24 urte zituela, txabola bat bere egin, eta udak bertan pasatzen hasi zen. Elkarrizketa egunean, artzaintza maite zuela argi utzi zigun, ardiei buruzko eta haien zaintza eta hustiapenari buruzko hainbat kontu aipatu zizkigun. 80 urteak pasata izanda ere, uda txabolan pasatu zuela aipatu zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IDI-012 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
IDI-013 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
IDI-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute