Etxarri-Aranatz: Gerra Zibilaren errepresio gogorra
Luzera: 1 km
Iraupena: 40 minutu
Deskribapena
Gerra Zibilaren hasieran hartu zuten nazionalek Etxarri-Aranatz. Jasandako errepresioa nolakoa izan zen eta herritarren artean nola bizi izan zen jaso nahi izan dugu ibilbide honetan. Besteak beste, herriko giroa zein ze, zubia nola bota zuten, kuartel militarra non zegoen eta herritarrei egindako errepresioari, lekukoek beraiek kontatua. Gerrako Ahotsak proiektuan jasotako ahozko testigantzetan oinarrituta.





