Arño Harispuru

Ibarrola (Nafarroa Beherea) (1932)

Biografia

Ibarla Urrutian sortu zen. Aitamak laborariak zituen, ama Donaixti Kaxernatik Urrutiarat jina. Bi anaietarik gehiena, donado da. Anaia gazteak etxeko segida hartu zuen, haren eta haren familiaren laguntzen aritu izan da bizi guzian. Antzerkigintzan eta politikan aunitz aritua da Arño. Hemezortzi urtez Ibarlako auzapez egona da, etiketarik gabe, bainan euskararen aldeko borrokalari sutsua. Monzon-zalea zen arras. Antzerkigintzan aunitz aritu zen: orduan bazen Oztibarren antzerki-talde ederra, eta ikusgarri frango eman izan dituzte etxaldeetako barrukietan, ikusle kopuru harrigarriak bilduz.

Zintak

KodeaDataProiektua
IBR-001 2013 Euskal Herriko Ahotsak
IBR-002 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia