Ibarrangelu (Bizkaia)

Gerra ostean txerria ezkutuan hazi, hil eta gorde

Gerra ostean txerria ezkutuan hazi, hil eta gorde <p>Ez zen okelarik saltzen. Deklaratu egin behar zen zenbat ganadu zegoen baserrian, baina ez zen dena aitortzen. Ezkutukoa gauez hil eta gatzun-askan ezkutatzen zen. Ohe azpiko oholak altxa eta hantxe izaten zuen aitak janaren gordelekua. Baserrian ez zuten goserik pasa gerra ostean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IBG-011-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zen okelarik saltzen. Deklaratu egin behar zen zenbat ganadu zegoen baserrian, baina ez zen dena aitortzen. Ezkutukoa gauez hil eta gatzun-askan ezkutatzen zen. Ohe azpiko oholak altxa eta hantxe izaten zuen aitak janaren gordelekua. Baserrian ez zuten goserik pasa gerra ostean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pentsa zelan izeten zan, ez, ez eben itxiten ez behidxek, txahalak etzien okin… Okelarik ez zan salduten, ez zan inon […] ez zan egon, ez okelarik, ez txarririk, ez ezebe ez zan egon. Ta baserridxetan gu ondo egon garizen, ze… aunke kontrolata zauzen zemat behi dekozun; kontrola eitten eutsuen /eitxentsuen/ aiuntamientuek. Etorten zien lantzien-lantzien errebisaten, ta kontrola eitten eutsuen /eitxentsuen/ zemat dekozun. Gero zemat txahal dekozun deklara ein bizu, baie sarritten ez zan deklaraten, ta gabaz hil txahala, ta holanik gatzun-askan gorde, ta etzien gordeta. Ostantzien ezin dogun erosi. Iñun ez dan saltzen geuzie. Ta oin kontrabandua tabakuna dan lez, edo apio, edo dana dalakue, ordun ogidxe izeten zan. Ogidxe edo, artue edo, ez auen ta. Ta okelarik bez, ez txarri gauzarik bez. Ze guk baserridxen ez dogun /eztogun/ okin bildurrik horrexegaittik. Txarridxe bazan be, bi okin ta bat deklarau; ta bigarrena gabaz hil, ta gatzun-askan sartun, ta gatzun-askan be pentsa zelan sartuten doguzen /sartutenguzen/ guk. Nik… Gure etzien, patatak ta garidxe be gure aittek okitxen ebazen… Baserri etzien, ba, ohola dana, ta ezkatza be ohola zan, baia garbidxek giñen e, ze lejia ta, lejiarik ez zauen bihar. Zegaz garbittuten dogun /garbittutengun/ ba? Zepilluaz ta behinpiñon garbi-garbi eitten dozun /eittenzun/. Ta egoten zien ganera, lehengo oholak zien zabalak eta gaztaiñazkuk, fuerte-fuertiek, ta gure aittek esan eban /esaban/ “Ez ba, niri ez doste /eztoste/ gehidxau eingo”. Altza eban, ohien azpidxen, altza eban oholak, ta hantxe barruen sartu ebazen, ta gero ohola ipini ganetik ta ez zakidxen inork be han barruen zer dauen. Baie, klaro, zazpi neba-arreba edo zazpi hori ta gero bederatzi lagun, ta jan ein biher zan /bizan/ zeozer, jan ein biher zan /bizan/, ta holantxik. Ta gero gabaz juten zan igual Omara edo dana dalakure, ekarteko, ekarteko jatekue. Ta kontuixu, jente, errez zauen atrapaten, baie kontuixu ez dakit /eztait/ nik ba, bueno mendirik mendi izeten zan lez… Ta holantxik urtitan, urtitan. Gero dan-dana naturaldu ein zan, baia, baia… Ta kalien bizi zanak txarto, baie gu baserridxetan gero ondo, ondo.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia