Jon Zubieta Irauen
Ibarrangelu (Bizkaia) (1921-2018)
Biografia
Jon Zubieta aita Frantziskotarra Merru auzoan jaio zen, bere gurasoen auzo berean. Aita Ameriketara beharrean joan zenean, amagaz batera Arboliz auzora joan ziren Ibinaga auzora joan aurretik. 6 neba-arreba izan ziren, horietako 3 fraideak. Umetan Ibaetako eskolara joan zen 11 urtegaz Arantzazura (Oñati) joan arte. 8 urtegaz joan zen lehen aldiz bertara anaia bisitatzera, eta gero, 1932. urtean, 3 urteko seminarioko batxilergoa ikastera bueltatu zen. Handik irten eta hainbat tokitan egon zen: urte bi Foruan, Zarauzko nobiziotzan, Oliten 3 urtez filosofia ikasten, Arantzazun 4 urtez teologia ikasten, Gasteizen apaiztu eta Bermeon 5 urtez eta Foruan beste 6 urtez fraide egon zen. Azkenik 1961. urtean, Arantzazura bueltatu arte eta bertan egon da ordudanik, Arantzazuko inguru ederretan. Busturialdeko eta inguruetako hainbat herri eta auzotan misioetan aritu zen eta oso ondo ezagutu zuen zonalde hori. Gerra sasoian, Ibarrangeluko jueza zen bere aita preso hartu zuten, eta Ibinagatik bertatik bizi izan zuen Gernikako erasoa. Elantxobeko elizako aldare nagusia Arantzazutik eroan zuen bere aitita karreteroak gurdian, bost eguneko bidaian. Bermeoko orfeoiko sortzailea eta lehen zuzendaria ere izan zen besteak beste; musikari trebea da Jon, eta Arantzazuko "Schola cantorum"eko zuzendaria eta organista ere izan zen. Herritik kanpo igarotako urteek bere hizkeran eragina izan dute eta ez du bertako berbaera; izan ere, gaztelaniaz eta latinez burutu zuen fraidetzarako ia bide guztia eta Oliten beste fraide batzuekin batera hasi zen euskara berreskuratzeko lanetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IBG-007 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Bernabe - Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea | ||
IBG-008 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Bernabe - Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea | ||
IBG-009 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Bernabe - Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?