Pakita Zelaia Larrarte

Ibarra (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Izaskungo Bizkaetxekoa zuen ama, Zelestina Larrarte. Aita, Pedro Zelaia, Belauntzako Etxeberrikoa zen. Bertan jaio zen Pakita; baina, oso txikia zela, Ibarrako Arginartetxe baserrira maizter joan zen gurasoekin. Gerora, etxea erosi zutenez, bertan hazi eta bizi izan zen baserriko eta etxeko lanetan gogor jardunez. Josteko eta bordatzeko zaletasunari jarraituz, Tolosako Amparitorenean egin zituen ikasketak. Neba zaharrenak hil zirenean, ordea, etxera itzuli behar izan zuen gurasoei laguntzera. Hamar senidetan bosgarrena, Martzelino anaiarekin eta Iginia ahizparekin bizi da gustura.

Zintak

KodeaDataProiektua
IBA-004 2011 Euskal Herriko Ahotsak
IBA-005 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Janari gutxi, baina elkartasuna
2 Behia hiltzean, banatu eta kontserbatu
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia