Martzelino Zelaia Larrarte
Ibarra (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Arginartatxen jaio, hazi eta bizi izan da gaur arte bere arreba Pakita eta Iginiarekin batera. Hamar senidetan zortzigarrena, senideek baino aukera gehiago izan zuen eskolara joateko. Erdaraz hobeto ikasteko, eskola partikularra jasotzera joan zen Zumera, gurasoek hala eskatuta. Gaztetxoa zela, osabaren etxean bizi izan zen urte pare batez, haiei lagunduz; hala, osabarengandik egurra lantzeko afizioa jaso zuen. 13 urterekin, lehengusuaren aroztegian hasi zen lanean Tolosako San Esteban auzoan. Ondoren, Belateko eta Leitzako aroztegietan aritu zen lanean. 35 urteren bueltan, bere aroztegia jarri zuen Amezketan. 62 urterekin erretiratu arren, oraindik ere, elkarrizketa garaian, gauza txikiak egiten ziharduen. Arotzaren ogibidea azaldu eta arotzaren nahiz baserriko tresnen izenen berri eman digu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IBA-006 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
IBA-007 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute