Luisi Ezenarro Gorostidi

Ibarra (Gipuzkoa) (1928-2018)

Biografia

Intxausti baserrian jaio eta bizi izan zen 26 urte arte. Ibarrakoa zuen ama, Teresa; aita berriz, Txaramakoa, Tomas. Attona zen Ibarrako sakristaua eta hamaika aldiz tokatu zitzaion Ibarrako elizako kanpaiak jotzea. Zortzi senidetan laugarrena zen eta gogor lan egin zuen baserrian txiki-txikitatik. 8 urterekin neskame joan zen Ibarrako etxe batera eta bertan aritu zen lanean 18 urtez. Urte hartan, Mateo Goya Zarauzekin Villabonara ezkondu zen. Bi taberna ireki zituzten kale berrian, "Hor konpon" eta "Goya". Sukaldean aritzen zen lanean Luisi eta hala pasa zituen 30 urte, pozik eta gustura. Villabonako Jubilatu Elkarteko lehendakaria izan da urte askoan, eta sukaldaritzako eskolak ere eman izan ditu. Hiru seme-alaba izan ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
IBA-008 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sukaldaritzako klaseak ematen
2 Dantza lotuan egiteko komeriak
3 Kanpaiak jotzen kanpandorrean
4 Hil-kanpaia
5 Olio Santua eramaten hil zorian zegoenari
6 Bataioa eta "Elizan Sartzea"
7 Aita-ama pontekoek erabaki izena
8 Su-kanpaia eta festetakoa
9 Sakristauaren eta seroraren lanak
10 Inauterietan Tolosatik Ibarrara azkar pekatarien alde errezatzera
11 Mariaren Alabak eta Luistarrak
12 Dotrina eta otoitzak dena erdaraz
13 Guardia Zibilak euskarazko liburu guztiak kendu
14 Euskaraz ez jakiteagatik lotsatuta
15 Txerri-opariak apaizarentzat eta medikuarentzat
16 Lutoa eta luto erdia
17 Arrosarioaz azalpenak
18 Bost eta hamabost misterioko arrosarioak
19 Aitaren eta Aingeru Guardakoari otoitz etxetik irteterakoan
20 Ogiari gurutzea eta mun
21 Mezak eta bederatziurrenak
22 Aste Santuko errezu etengabea
23 Ura eta sua bedeinkatzen larunbat santu egunez
24 Gurutzeak ipintzen Santa Kruz egunez
25 San Bartolome, Ibarrako festak
26 Tomate-landarea prestatzen
27 30 urtez tabernari
28 Poz-pozik tabernan
29 Bertsoak txikitoa pezetara igotzeagatik
30 Astakumea erreta ipini zuenekoa
31 Txikiteoa handia eguerdian
32 Arriskuaren kontzientziarik ez
33 Gose-denborako kontuak
34 Anaia bat hil eta beste bat zigor-zelaietan
35 Ama egunero Donostiara berdurarekin
36 Baratzeko lanak
37 Amak inoren ume bi hazi
38 Elgorriaz hil umeak
39 Kukurruku-eztula (tosferina)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia