Dionisio Amundarain Alegria
Ibarra (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
Ibarrako Bizkardo baserrian jaioa da Dionisio. Sei senidetan laugarrena, betidanik izan du baratzerako zaletasuna. Bera gaztea zela, etxean baratzetik bizi ziren, neurri batean. Izan ere, landarea saltzen zuten. Soldaduskan izan zenean ere, buruzagiek baratzezaina behar zutela eta, bera aritu zen lan horietan, hasiera batean kanpotik landarea erosi behar ez izateko, eta ondorenean baita landarea saldu eta diru pixka bat ateratzeko ere. Gerora, esnea biltzen eta banatzen aritu zen. Tolosaldean esnea bildu, eta Donostian banatzen zuen, Gros auzoan; bizikletaz lehendabizi, eta kamioiez gero. Erretiroa hartu zuenetik, baratzean aritu izan da lanean. Horrek ematen omen dio osasuna.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IBA-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute