Portuko eta kaleko giroa
Emakume portuarrak arraina saltzen ibiltzen ziren denak. Irunera ere joaten ziren. Kaletar batzuek ere ibiltzen ziren. Kalean ere bazen sagardotegia. Tabernak eta dendak, kale nagusian. Zapata konpontzaileak. Serenoa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: HON-077/023
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Lanbideak » Udal langileak , Itsasoa » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Saltzen, arraia saltzen-ta jende asko ibiltzen zen, emakume asko arraia saltzen?
-Denak!
-Hemen ingurukuak denak? Portuarrak?
-Hemenguak, portuarrak, denak arraia saltzen. Itxetik ekartzen zutena, saltzera.
-Ta kalian ere ibiltzen zien saltzen?
-Klaro!
-Zuen etxe aurrera-ta etortzen zien?
-O! Aurrera, ta kanpora, ta Irunera oinez, otarria hartuta: antxu “frais”! ala, arrut! […] Ni ez naiz han behin ere fan. Behin’e ez naiz fan, biño ibiltzen zen.
-Eta kaletarrak ere ibiltzen zien saltzen? Ez…
-Batzuk tartian baziren jendiak, lana itten zutenak, hola lana… Nik ez. Guk ez genun itxian. Bueno, anaiak bagenun, arrantzan ibiltzen ziren, biño itxekotz.
-Ta kalian bazen sagardotegirik?
-Baita.
-Bai? Ze tokitan?
-Gure itxe onduan, Kalle Ubillan, bazen, han eiten zuten, hor, hemengo “Kuluxka” nola, restaurante hori, terraza baidu, horren attak uaindik gure itxe onduan han du bere tolaria.
-A bai, e!
-Eta sagardutegia, han, kalle ubillan.
-Hantxe bertan iten zun orduan sagardua ta hantxe saldu?
-Bai.
-Eta tabernarik bazen, kalian?
-Kale?
-Lehen, kalian…
-Taberna? Sagardua? Ez. Bai. Bat egoten zen. Bat edo. Biño beste… tabernak bai, baziren. Kale Nagusiyan bai. Kale Nagusiyan, esango nuke, bi-hiru bai.
-Eta dendak?
-Dendak’e bai.
-Komenstible dendak eta?
-Bai. Kale Nagusi dena.
-Orduan zuek han dena iten zenduten?
-Bai. Denatatik.
-Ez zenuten beste toki batzutara joan beharrik, erostera?
-No, ez. Ez, ez, ez, ez. Kale Nagusiyan dena. Denatatik.
-Eta negoziyoak-eta bazeuden? Ba zapata konpontzailliak eta
-A, baita. Zapateroa. Badire. Baziren. Bi. El andaluz y el otro. Bai.
-Bai, bat andaluza?
-Gizajua. Gizon onak ziren. Ordun gaztia, ta badakizu, beti illia hartzen ta, andaluzak ziren ta…
-Eta bazeuden arotzak?
-Baita. Denatatik. Uain ere badire. Dena.
-Baina kalian bertan?
-Kalian, bai, bai, bai, bai. Bazen, uaindik, ez dakit irekiya den, han, Gerizpen onduan bazen bat, Sagarzazukuak, hoiek denak, familia dena ziren. Bazen.” Ya había”.
-Eta serenua?
-Serenua ere bai. Serenua bai.
-Ze iten zun serenuak?
-Ibilli atzetik, arratzian, hamaikatan jotzen zien atia: “Hamaikak dire”. Itxitxeko sadardutegiya.
-A bai?
-Eta giltzak ere eukitzen zitun, etxetakuak eta?
-Ez.
- …
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!