Alamedan mutilekin dantza egitea
Alamedara joaten ziren dantzara. Lotuta eta soltean egiten zuten dantza. Mariaren alaben kongregaziotik bota zuten, mutilekin dantza egiteagatik. Irundik joaten ziren asko. Emakumeak ez ziren tabernatara joaten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: HON-077/018
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
-Ta hor, zuk, Alamedara ere faten ziñeten, zuek?
-Alamedara? Hori tipiko zen. Hori, Lameda zen el pil-pil.
-Bai?
-Lamida, oso polita zen. Zergatik baile dena zen Lamedan eta goi o hura dena, betetzen zen kanpoko jendia o itxeko jendia, o anaiak, o arrebak, amak eta… Ikustera. Eta egoten zen beti horrela Alameda. Beti. Txoil polita zen.
-Ta dantza itia gustatzen zitzaizun zuri?
-Asko. Mucho. A lo suelto.
-Ze iten zenuten, sueltuan? Ala…
-A losuelto, a lo suelto! Sueltoan.
-Ez zen posible lotuta dantza itia, mutillekin?
-Bai, bai, bai. Baita, baita. […] agarrau ta ttun-ttuna zen sueltokotz. Zien bi. Ttun-ttuna, ttun-ttunero dire hiru o lau. Haiek ttun-ttuna. Eta bestia, banda. La banda de musika. Haiek denatatik.
-Denetatik?
-Denatatik. Ta izaten zen pues igande atsaldetan.
-Ta zuk iten zenun dantza, mutillekin?
-Ez! Amakin ein bihar nuen, e!
-Baina batzuk ez zuten iten, kongregaziyokuak zianak…
-Bai! Batzuk bai. Baziren bai holakuak, baziren. Baziren holakuak. Hijas de Maria. Guri biali in ziguten, mutillakin dantza iten genuelako.
-A bai?
-Bai. Bai. Ez zuten utzitzen mutillakin dantza itten. Biño eitten zuten gero, ya normal.
-Klaro, hori gero kanbitu ingo zen, denborakin ta.
-Bai, ya gero pixkaka-pixkaka, dena. Eta orduan etortzen zen Irundikan jende asko etortzen zen ere, Lamedara. Egoten zen hola.
-Tranbian? Tranbian etotzen zen jendia?
-Bai.
-Irundik?
-Ta oinez! Fan’e bai, ta etorri’re bai, askotan dirorik ez ta korrika hasi ta ala, segi! Bai. Hala.
-Zuek, tabernetara eta ez ziñeten joango… Emakumiak…
-Ez. Tabernetan nada.
-Ta paseatu eta bai. Paseatzera ta.
-Paseatu bai, hori bai, ibilli!
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!