Eskolan mojekin eta Biterin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-077-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola. Gurutzeko mojetan ibili zen lehenengo, eta gero, ama Biteriko eskola garbitzen hasi zenean, han hasi ziren eskolan. Senide bat Segurara joan zen, amonarekin bizitzera. Oso bihurria zen. Kaletarren artean asko egiten zuten erdaraz, eta eskolan dena.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: HON-077/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Lehemixi faten giñen monjatara, monja […], Hijas de la Cruz. Lehenbizi hor, faten giñen. Ta gero, oroitzen naiz, ayuntamientuak eman zion lana gure amari, Biteriko eskola, Biteri badakizu nun den, eskola Biteri, bueno: eskola haiek garbitzeko. Hartu zioten eskola hoiek garbitzeko eta gure ama, pues, bizittu da beti, pues horrekin, eskolakin.
-Ta orduan aldatu in ziñeten, mojetatik hara, zuek?
-Gu? Aldatu. Klaro, ama han ezkero, dena! Pues hiruak! Hiru: Juanito, Ramon, yo… Ahaztutzen da. Hiruak. Hiruak ta alaba: Lau, lau, lau. Zergatik gero laugarren hori fan zen amonana, Segurara. Denbora bastante in zuen. Urtiak in zuen amonakin hura. Biño etorri zen ta ezkondu zen ta ya, uain hilla da.
-Ta eskolara, orduan, lehelengo, Hijas de la Cruz, mojetara.
-Gu de la Cruz.
-Ta zer moduz han?
-Ondo. Ttikiyak giñen ta libre. Biño ni txoil gaixtua nintzen.
-Bai?
-Bai. Zeatik, esaten zien, oroitzen naiz monja, Sor Maria, gaixua, que Dios la tenga en la Gloria. Dientes postizos zuen. Eta hainbeste eju iten zian: “Carmen, que me vas a matar un día!” Beti esaten zin, gaixua! Eta…
-Hortzak eroitzen!
-Hori oroitzen naiz beti! Gaixua, Sor Maria.
-Ta ze iten zenun ba zuk?
-Gaixtua nintzen ta trabiesa. Muy trabiesa. Ze nahi zu? Zortzi o beatzi o hamar urtekin ze nahi dezu izatia? Orduan dena libre zen ta korri hara ta korri honara ta… Gotti eliza garbitzera, kapilla garbitzera… “¡Castigau! ¡A limpiar la capilla, arriba!”
-A bai?
-A frotar. Frotatzera pasillo dena, iten genuen.
-Askotan eoten ziñen zu kastigatuta?
-U! Galdetu bihar, eta egiya da…
-Zuk erderaz iten… Umetan erderaz bazenekiyen? Mojekin-eta, erderaz iten zenuten?
-Bai, bai, baita. Bai, bai. Nik gehiago in dut erdaraz, zergatik gure kalian ta lagunak eta denak giñen kalitarrak. Kalekuak.
-Bai. Ta han gehio erdaraz?
-Gutxi iten zen… Euskaraz itten ziren ba si, batzuek, familian nere amak, porejenplo, bere lagunak ondokuak, euskaldunak, biño gu gaztiak heldu giñen ya kastellanukin. Eta gero eskola ere bai, kastellanua zen.
-Biterikua ere bai?
-Biteri bai.
-Mojekin kastellanoz ta Biterin ere bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!