Etxean tokirik ez, eta izebarenean lotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Guraso biak ziren portuarrak. Jatorria. Birto abizena nondik datorren. Corellan den jauregia: Birto de Bera. Bederatzi senide izanda, lo egiteko nola konpontzen ziren. Ziburun, izebaren etxean. Bueltan, Santiago kalera joan zen beste izebaren etxera; biak ohe bakarrean. Etxera bueltatu zenean, bera etxeko lanen kargu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: HON-059/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Ta bueno…
-Ordun ama ta atta, biak zian portuarrak…
-Bai, bai, bai, bai, bai. Ta beuden attona ta amona… Nere… ez dakit, attonan atta, uste dut, edo attonan attona, ez dakit, Corellatik etorriya. Ta hemen esposatu, hemengo batekin ezkondua. Gure apellidua, Birto, heldu omen da, batzuk esaten dute Beratik, ta bestiak esaten dute Biriatutik heldu dela. Ta zeran, nola izena du… arestian esan dut… Corellan! Izan bihar du palazio haundin bat, zaharra, oseake antiguakua ta abandonatua omen dago, eta emen da, izena emen du “familia Birto de Bera”. Familia Birto de Bera. Oso hondatua dagola biño ze, beti joan behar, joan behar, behinpin ez gera behin ere joan ikustera, gure attak ere bazun ilusiyo bat, biñon, hura ezagutzeko, ta ez dugu ezagutu.
-Ta zuek beatzi senide, ta lo iteko-ta nola konpontzen ziñeten?
-Ni, Frantziyan giñela, joaten nintzen, onduan bizitzen zen izeba hori, alaba bat zuena, pues hara joaten nintzen lotara. Eta hemen, etorri giñenian, pues nere tia bizitzen zen, badakizu, kalle Santiagon, este, Bar Hondarribi ta Bar nola… Maite ta hoieken atzian etxe txiki bat zen. Orain botatu ta haundixio iña da. Eta hara joaten nintzen izebakin, bera goian ta ni bihan, biek ohe berian lo iten genuen. Zenbat urtian! Eta gero, pues, anaiak hasi zirenian bat ezkondu dela ero zerbiziora joan direla edo, ordun ya xoko bat noizpaittere tokatu zian ta itxian lo iten nuen. Oseake, zeran, Frantziyan, izeba baten itxian, ta hemen, beste izeban itxian, ta attona.
-Ta lehenoko koltxoiak nolakuak izaten ziren?
-Illezkuak, zeranak, bildotsan illiak. Bildotsan illiak. Eta egunero in bihar zenun buelta eman, buo!, uain ohiak ittea ta ordun […], ohiak ittea ta, itxian egunero banittuen bi, hiru, lau, bost ohi egin bihar nittuen egunian. Ama gero gerra ondoren joaten zen Nafarrora. Mugaire, ta Oronoz, ta Narbarte, Oieregi… Eta…
-Arraia saltzera?
-Arraia saltzera. Ta ni gelditzen nitzen, pues, itxian, kontu iten, ihesi joan gabe.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!