Eskolan frantsesez ikasi, eta bueltan erdara jakin ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan ibili zen umetan; baina idazten eta irakurtzen frantsesez ikasi zuen, Ziburun. Bueltan ez zekien erdaraz. Gurutzeko mojekin ibili zen gero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: HON-059/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Hara jun aurretik hemen eskolan ibili ziñen?
-Bai, biñon, señorita Julikin, parbulitosekin. Han ikasi nuen eskribitzen, leitzen ta denak, danak han ikasi nittuen. Ta etorri giñenian pues ez nekin, klaro, euskeraz hitz egiten genuen itxian ta gañea auzoko askokin ere bai, bertan […], biñon etorri nintzenian ez nekiyen kastellanoz. Ezta hitzikan ere! Eta beti oroitzen naiz, mezara joatian, hamarretarako meza izaten zen, meza nagusiya, eta ni, pues, hango kanta berak, latinez, kantatzen nuen, besteen tartian… Eta ikusten nuen hola, zera iten, “kantarika, hara, hara, hara,”, beste neskak harrittuak. Eta bueno, batian joaki nitzela, ez dakit, eskolara o noa joango nitzen, mixiko zerara, egin nuen, kolegio San Jose, Hijas de la Cruzen, mixikoz urte bat ein, bueno, zera bat. Eta… A, batian, hara nijuala, eskolara nijuala, neska batek atzetikan: “oye, chavala!” deitu zian “oye, chavala!”, nik uste nun zerbait gaizki esaka, gañea fuerte esan zian, ta nik ez dakit, zerbait insulto zela, hasitzen naiz martxa osuan, korrika ez, biño martxa osuan bai, harrapatzeko beldurrak, biñon in zidan /intzian/ zera bat! Susto bat eman zian! Ta gero, noizpatte, konturau, o vamos, esan, enteratu nintzen ze esan nahi zuen! Pues sartu zion halako errabi bat neska hari, gelditu zion halako… Ikusten nuenian gero, ez dakit Prisea o nunbaittera desagertu zen, biñon ikusten nun bakotxan… Ze gauza… Jakin ez […]
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!