Sareak konpontzen nola hasi zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sareak konpontzen nola ikasi zuen. Ahizpa zaharrena Errenteriara joaten zen arraina saltzera eta beste hirurek sareak konpontzen zituzten; haiei begira ikasi zuen. Ezpaina egiten eta zuloak egiten. Lexikoa. Beruna eta kortxoa. Ama Birjina kortxoan. Beruna Irunen egiten zuen gizon batek; ikasi zutenean, arrantzaleak hasi ziren saietan egiten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 30a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: HON-050/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
Ta zuk sariak konpontzen ere iten zenun?
-Bai.
-Zure amak bazekiyen?
-Ez. Nere hiru ahizpak. Beste ahizpa zaharrena ibiltzen zen arraia saltzen. Juaten zen Errenterira arraia saltzera. Eta ni juaten nitzen, hiru ahizpak han ibiltzen zien lanian, ta faten nitzen ta egoten nitzen iserita haiekeri begiraka. Ta hórrela ikasi nuen. Haieki begiraka eon ta ikasi nuen.
-Ta ahizpak, zure beste ahizpak, nola ikasi zuten?
-Nola ikasi? Bi ahizpa, behintzat, ahizpa zaharrenak.
-Ahizpa zaharrenak erakutsita?
-Bai. Bai. Ta ni han egoten nitzen heiek hiruaki begiraka. Ta horrela ikasi nuen.
-Ta zer da da lehenengo ikasten dena? Zer da inportantiena saria [jo…]?
-Mixi ikasten duzu ezpaiña itten. Ezpaiña itten. Ta gero eitten dute, xoluak eitten. “Media malla” esaten zuten; hura egitten. Ta gero hiru maillakua. Ta gero golgarriya deitzen ziogun, loriyari mihiari, ta gero intxaltxa izaten zen honelako zera bat, handi eitten da txikotia sartu, ta berunak eta kortxuak handik zera eitten ziren.
-Ta beruna alde batian ta kortxua bestian…
-Beste aldian, bai.
-Ta kortxuan zuek medallarik-edo jartzen zenuten?
-Bai. Gure illoba, nik ere erakutsi nion, gure illoba, nik uan dittut, nere illoba baten bi alaba lanian. Eta horrek itten zuen, kostunbre gogorra zuen! Zera eitteko, Ama Birjiña zera jartzeko, Guadalupeko edo Milagrosa edo Jesusen Bihotza, zeozer jartzeko. Kostunbre gogorra. Ta gure ahizpak, zera, zaharrenak, lanian ibiltzen zen, hark ere bai bazuen. Guk ez dugu behinere… “Jarri dizia, zera, medulla?” ta “Bai, jarri ziogun”. Bai, bai.
-Eta kortxua ze iten zen, erosi?
-Bai. Ta beruna itten zuten, Irunen eoten zen gizon bat, beruna izaten zen, pues, zera zutenak, esto, ibiltzen zienak lanian itturriyak-eta konpontzen ta itturri berriyak eitten ta hango puskakin itten zuten. Gizon bat bazen Irunen eitten zuena beruna.
-Beruna urtu eta…?
-Urtu eta gero eitten zuten beruna, eitten zuten beudek. Bai.
-Eta hemen bertan ez zuten iten?
-Gero, ein zuten, ikasi ein zuten, ta gero eitten zuten, nonbait gizonak eitten zuenak ematen zioten zerak, puska horrelakuak eta eitten zuten beudek. Asko kentzen, diru asko kentzen zuten, ta gero eitten zuten xaiatan, norberak eitten zuten, zera, nagusiyak, ta bere ondokuak bizi[…] itten zuten zerakin, beruna […] zuen, niño kortxuak ekartzen ziren kanpotikan. Gaixki ibiltzen zien kortxo zerak, algodoizko hori behintzat pues kortxo [zarpa…], zeraguak, biñon gero nylonezkuak asko baliyo izaten zuten kortxuak.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!