Aita batelarekin ibiltzen zen; txipiroitan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita batelarekin joaten zen arrantzara eta gero motorrarekin. Hurbilean ibiltzen zen. Haize egunetan ez ziren joaten. Txipiroitan. Aguarina beraiek egina, harizko koloreekin, edo erosia.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 30a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: HON-050/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Txibiak eta txipiroiak
Transkripzioa
-Ta zure atta arrantzara nora juaten zen badakizu?
-Mixi fuaten ziren batelakin eta gero ya hasi ziren pixkat zerakin, motorrakin. Bai. Nere attak biaje gutxi in dittu /inttu/ motorrakin. Mas bien ibiltzen zien batelakin.
-Eta nun ibiltzen zen? Hemen inguruan?
-Bai. Oso hurbillian, hurbillian. Haize pixkat baldin bazen ez ziren faten. Nola juan bihar zuten, arraunian juaten ziren ta gero haize pixkatekin, ez ziren juaten.
-Ta txipiroitan ta…
-A! Txipiroitan-ta baitare, bai. Gero txipiroi asko ekartzen zuten hemen. Urte bat bazen, hotz haundiya ein zuen Hondarbiyan. Hotz izugarriya. Ta ordun etorri zen txipiroi asko-asko, etorri zen. Bai. Neguan txipiroi asko harrapatu zen urti hartan.
-Ta txipiroitarako ze erabiltzen zuten? Ze aparejo, aguariña?
-Auariña, bai, justuan.
-Baiña beraiek indakua izaten zen?
-Hoi, batzutan, ekartzen zutenian zera hori, beudek itten zuten hariyakin forma eman, biño beste batzuk itten zuten erosi. Ta askok itten zuten itxian. Gure illoba honek eitten zuen itxian.
-Ta nola? Hariyekin?
-Bai. Kolorezkokua. Axula, […], uan hemen bera bazen akrriko zizun nolakua den, biño kolorezkuak, axula, gorriya, berdia, txuriya. Zenbat kolore gehiago, ta nik ez dakit, txipiroiyak zera gehiago itten zuen o ze.
-Eta barruan amua?
-Ez, ez, zerakin, zera horrekin, bai.
-Nola du izena horrek?
-Ez dakit nik ba, holako katxarrua izaten zen, dena horrela, ez dakit nola…
-Bai, puntak aldetan?
-Bai, punta bai, puntakin, bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!