200 pezeta ordaintzen zuten kontrabando gaua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
200 pezeta ordaintzen zuten kontrabando lana egiteagatik. Santa Engraziatik Jaizkibelera igo, eta handik arroketara. Paketeak non gordetzen zituzten: iratze eta inaurkin artean; sega eramaten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: HON-046/033
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Ordun pagatzen zuten berrehun pezeta. Dirua zen. Klaro, hartu behar zen hor karga, barrio Santa Engrazia badakizu non den, ni, hor, gure etxetik, bueno, gure etxetik askotan juan dire, askotan. Hortik Jaizkibel igo gotti eta arroka arte, e! Biño [de] berrehun peseta zen diru asko, orduan! Berrehun peseta zen diru asko.
-Jende asko zebillen kontrabandoan?
-Asko. Ordun kontrabando asko itten zen. Asko. Asko.
-Arroketan hartu paketiak ta gero gabian ezkutatu ein biharko zian…
-Ez segidun etortzen ziren etxera. Igual, akaso, batzuek izan dire gorde ttuztenak, han, mendiyan, biño ez ziren fiatzen zertik gero egunez ere guardiyak ibiltzen ziren, eta han gordetzia… Nahiago izaten zuten deskarga, hartu segiduan ta behera.
-Ta etxetan gorde, leheno esan dezu, lasto artian edo nun?
-Bada belarra, zera, mendiyan da iratzia ta iñaulkiya. Iñaulkiya da behian azpitako ebakitzen dena mendiyan.
-Ta horrekin tapatu?
- “Helecho” da bat. Iratzia. Ta bestia da iratzia. Bata da iratzia ta bestia da iñaulkiya. Hoiek dire, hemen belar asko dago mendiya. Beti. Ta badire holako baguadak, zoluak eta erreka haundi batzuk eta dena, han bada denatatik. Hor dabillena badakite dena. Nik ere bai, biño haiek gehiago.
-Ta gorde, bestela, zer iten zen, tapatuta?
-Klaro. Tapatzen da errax. Zertik baduzu duda, ematen duzu sega bat ere bai. Sega desmonta, ta guardak ematen du eskutan sega o hemendik zintzillik, sokakin jarrita. Kenduta, segari, punta, zea kenduta, “el corte”, ta ematen da dindilizka hemendik kiderra ta sega. Ta gero, hara juatian, behar bada, ebaki iñaulkiya, botatzeko gaiñera ez da komeni asko ebakitzea, zertik ikusten da gero ebakitakua ta hola, biñon ebakita ta itten da, biñon gutxitan lajatzen dute. Zerbait ukerra bada, mendiyan, orduan eitten dute gorde. Miñon ez dute… Nahiago dute eon, zaindu, aber nola diren biriak ikusi, ta “hi, hor ez duk”, “Juango gattuk aurrera?” o ikusi juan diela, ta berriz hartu ta ekarri.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!