Gerra hasi zenean, jan falta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, janik ez zen. Anaia zaharrena Loiolan zegoen soldadu, baina gorriekin joan beharrean bestaldera pasatu zen, erreketeen aldera. Hark eramaten zien janaria: esnea, irina... Ogi falta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: HON-046/011
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak
Transkripzioa
-Eta problemarik bai, jana ta lortzeko?
-Ez zen janarik. Ez zen janarik deus ere. Nere anaiak, zaharranak, zittuen hogeita bi urte orduan. Ta claro, hura zen lehenbixikua hemen, gorriyakin, zergatik nere anaia zen, tokatzen zion jutia “a la mili”, ta zen Loiolan, gorriyakin zen hor. Ta klaro, gorriyak alde in zutenian hemendik nere anaiak ez zuen juan nahi gorriyakin hara. Bazakiyen hemen ziela bestiak, “los blancos”, zera, Franco ta kuadrilla, reketiak eta hoiek hemen ziren, ta nere anaia hara juan biharrian eurekin, in zen honea etorri. Pasa zun frentia, hitz einta, zeatik nere Anaya eon zan “vestido de”, jantzi zan “de requeté”. Ordun zen reketia hemen asko, eta horrek ekartzen zigun jana, denatatik. Dendak ziren atia denak hautsita, sakeatua denak, biño beti eoten zen zerbait jateko, lata o hau o hori, eta juten zan’e bai baserritara, eta hango gizona ezagunak eta hola, eta esaten, bueno, behiak bazittuen, etxian, ta esaten, bueno, gu txikiyak, nik zortzi urte nittuen orduan, ta Mertxek izango zittuen sei edo hola, eta beste anaiak ere gaztiak ziren, ta behiakeri esnia, ta igual ematen zioten bi botila esne o, orduan baziren botilla haundi batzuek, pitxer erdiko botillak ziren, izena zuten, bi litro ta gehio bazuten botillak; ekartzen zuen esnia horrek, anaia horrek, hor barrena ibiltzen zen, zertik ibiltzen zen “vestido de requeté”, ta bazuten, bazuen kotxiak eta dena baziren orduan, denak zien herrikuak, biñon denak ziren rekisatuak… Ta ekartzen zun esnia, ekartzen zuen iriña, talua itteko, arto iriña, taluak eiteko, ta itten genun, amak itten zuen taluak, ta esnia, eta gero zerbaitte, txerriya hilla o txokorra hiltzen dutela, jateko, baserriyan, handik ematen zioten puska bat, eta hola. Jateko sortzen genun hola, biño ez, nahi genuna ez. Lata asko jaten zen, lata asko zen, atun lata zen asko.
-Ahal zen bezela, orduan.
-Bai. Ahal zen bezela.
-Ogiya ere bai, ogiya ez zen egiten zertik ez zen iriñarik eta ez zen, ez zen posible! Ta ogiya ekartzen zuen, pues igual panadero batek itten zion hamar ogi, eta handik ogi bat, militariak iten zuten ogiya eudentzako, handik ere atetzen zuen txusko bat o beste, ta ekartzen zuen etxea, biñon nahi genunik, jana, ez. Orduan jana triste zan.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!