Hondarribia (Gipuzkoa)

Hiru urterekin Hendaiara

Hiru urterekin Hendaiara <p>Hiru urterekin San Pedro kaleko etxea utzi eta Hendaiara joan ziren. Bi urte inguru pasatu zituen han, beste familia batekin. Sei senidetan zaharrena da. Hasieran baporean bizi izan ziren Hendaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-026-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru urterekin San Pedro kaleko etxea utzi eta Hendaiara joan ziren. Bi urte inguru pasatu zituen han, beste familia batekin. Sei senidetan zaharrena da. Hasieran baporean bizi izan ziren Hendaian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-… gero, noiz esango dizut /esangoizut/, hiru urtekin, oroitzen naiz, geo aldatu giñen, ta bizi giñen San Pedro kalian, baiñon, kamiyuak buelta nola hartzen du… heldu zera Irundik edo hemendik juaten zera farmaziko zera hartan, buelta hartzen duzuta hemengo rebuelta hortan, pues itxe hortan bizi giñen, ta hiru urtekin amak jantzi zian, ohi gañian, eta hor ixkiñea etorri, botia hartu ta Hendaiara juan giñan. Hogeita hamaseyian, gerra zea in zenian, ta hantxet eon giñan, nik, nik han igual, bi urte pasako nittuen nik han, Frantziyan, beste famili batekin.
-Zuek zenbat senide ziñeten?
-Gu sei. Hiru ta hiru. Hiru mutil ta hiru neska.
-Ta ordurako denak jaioak ziñeten?
-Ez. Zaharrena ni naiz.
-Zu zaharrena…
-Bai. Gero, hiru… gaztienakin, anai gaztienakin hogeita bi urte diferentziya daukau. Munizipalatako jefe dago.
-Orduan, hiru urtekin, jantzi, eta…
-Eta ospa.
-Ospa. Eta? Badezu goguan nora jun ziñeten edo…
-Hendaiara, bapore batian, ta denak hantxe jan, hantxe lo, baporian jan, baporian lo ta kai gañian pasio batzuk eman ta hantxet ibiltzen giñen denak, bueltaka, bueltaka, bueltaka…
-Ordun, baporian bizi ziñeten…
-Bai, bai, bai… Baporian bizittu giñen. Ta gero pues gurasuk etorri zien ta ni han geatu nitzen, beste familia batekin ta bost urte arte edo hantxet egon nitzan ni.
-Eta ama ta atta…
-Hemen, bai, beste arreba batekin.
-Eta zu han, ze, uste zuten han hobeto egongo ziñela…
-Pues, han …, nola esango nizuke, da familia bat beti elkarrekin bizittu garenak. Beti elkarrekin. Bai aitonan etxean, gero handik etorri giñenian han itxe bat bazuten, erosi zuten haiek hiru bizitzako itxe bat eta han lehelengo pisuan, ta beti familia horrekin beti elkarrekin bizittu gera. Ezkondu arte, bueno, haiek hil arte, zaharraguak zien ta zera ta pixkan-pixkan jun zien ta, haitako bat aman ahizpa batekin ezkondu zen ta… Beti elkarrekin.
-Eta Hendaian zegon ordun familia hori…
-A, familia harekin egondu nintzen ni.
-Hantxe zeuden, bainan Hondarribikuak zian?
-Bai, bai, bai, bai, Hondarrabikuak, Hondarrabikuak.
-Baina Hendaian…
-Baiña Hendaian egon zien, haiek dendo asko eon zien, ni etorri ta gero’re denbo askuan egon zien haiek.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia