Familiako emakumeak sareak josten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sareak puskatutakoan etxera itzuli behar izaten zuten. Gero familiako emakumeek josten zituzten sareak. Sareak nola egin edo josten zituzten. Honen inguruko azalpenak; lexikoa.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainara Maia Urrotz - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko irailaren 04a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: HON-001/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Bai. Hola, eta gero, pues hortan hasi garen, hasi garen, hasi garen… Gero barkuak ttikiyak, ta sare ttikiyak, eta mordua atetzen zenian saria puskatu, ta itxera, deus gabe. Eta itxera etortzen garenian, arreba-ta hor zien, “jostunerak”, arreba-eta hor zien, ta etortzen zien ta faten zen atta o anaia, “zer?” “saria puskatu dugu ta etorri jositzera”, jartzera ondo, “bai, bai, etorko gera”-ta, han barkun bertan, […], jositzen ibiltzen zian.
-Eta zein ibiltzen zan jositzen?
-Arreba! Nere arreba! Gure arreba!
-Baiña emakumiak-eta, familiako emakumiak-eta?
-Bai, bai, familiako, zea, familiko emakumiak aproposak baziren, zeran, hortan […] zutenak, “sare berriya in bihar duk?” “bueno, bai”. Hamabost bat-edo, bost bat-edo hartu zuten, zerak, hoiek, lagunak, andriak, eta bat zen, zera, asko jakin zuena. Ta asko jakin zuena, ta bueno, “bihar ekarri holako piezak”. Piezak izaten zien holako piezak, fardun moduan ekartzen zuten saria. Biñon harizkua. Harizkua ta, bueno, “sare haundiya in bihar dugula? Bai, bueno, eingo diu”. Ta hartzen zuten holako makil bat bazuten, nebriyak, beste hainbeste, hainbeste, gero botzen zuten hola, iten zuten kortxu sartu, ta hola hartu, berunak ta zerak, eta listo. Gero zituzten hiru-lau eraztun, eraztunak, hola pasatu ta horrela pasatu eta itten zuen mutur honekin dena boltsa bat geldittu; gottitzen denian boltsa geldittu. Eta gero, arraia goitti ekartzeko, ein bihar duzu “manilla” deitzen diogu guk horreri; sariari, gotti, gotti, gotti ta gero jartzen zenian […], orduan salabarduakin, krak eta hmmm…, hmmm…, indarrak utzita […]
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!