Zelestino Lizarraga Olazabal
Jaizubia auzoa; Hondarribia (Gipuzkoa) (1922-2018)
Biografia
Jaizubia auzoko Zigarro baserrian jaioa, guraso biak Hondarribiakoak zituen. Zazpi senide ziren. Txakolan ibili zen eskolan, baina gutxi, beti zegoelako lana baserrian. Lehen soldata artzain bati laguntzen atera zuen, trenbidea konpontzen ere aritu zen eta baita hargin peoi ere; ondoren morroi egon zen Kamio baserrian. 22 urterekin itsasora joaten hasi zen, arrantzara. Pasaiako itsasontzietan ibili zen hasieran, legatzetan eta bakailaotan; gero, Hondarribian, antxoatan. Arrantzako istripu batean begia galdu zuen. Ebarista Imazekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HON-015 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute