Garbiñe Elorza Zulaika

Hondarribia (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Amute auzoan jaioa, fraide komentuaren pareko etxean. Gurasoak Hondarribikoak zituen. Lau senidetan gazteena zen, II. Errepublika garaian jaioa; gurasoek Donostian ikusi zuten euskarazko antzezlan baten izena jarri nahi zioten: Garbiñe. Epaitegian ez zieten utzi, eta nortasun agirian Bicenta jartzen badu ere, Garbiñe deitu diote beti denek. Amuteko eskolan ibili zen lehenengo, eta gero San Bizente Paul ikastetxeko mojekin. Irungo denda batean ibili zen lanean, eta ezkondu ere Irunera egin zen. Gerora Gurutze Gorrian ibili zen, eta ospitalean ere egin zuen lan. Etxez etxeko arreta zerbitzuan ibili zen lehenengoetakoa ei da Gipuzkoan. Bi alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
HON-020 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Amute inguruko lantegiak Bideoaren ikonoa
2 Bainujantziak sutara Bideoaren ikonoa
3 Ardoa azukrearekin Bideoaren ikonoa
4 Amuteko tabernak; emakumeak tabernan Bideoaren ikonoa
5 Alamedara dantzara eta mendira Bideoaren ikonoa
6 Labaderoa eta koltxoiak Bideoaren ikonoa
7 Irungo tela denda batean lanean Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia