Bittor Galarza Ugarte
Jaizubia auzoa; Hondarribia (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Jaizubiako Muñoa baserrian jaioa. Ama bertakoa zuen eta aita Azkoia auzokoa, Mugarrieta baserrikoa. Zortzi senide ziren eta baserritik bizi ziren. Behiak zituzten, eta Irunera joaten ziren plazara tratuarekin, zaldi-karroan. Auzoko eskolan ibili zen, 14 urte bete arte. 28 urterekin Bittor aduanan hasi zen lanean, eta 35 urte egin zituen han; azken urteak Hondarribiko aireportuan eman zituen, aduana itxi zutenean. Irungo Maria Jesus Tolosarekin ezkondu zen, Muñoara, eta seme bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HON-008 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
HON-009 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
HON-099 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
HON-100 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute