Adelaida Etxeberria Arozena
Jaizubia auzoa; Hondarribia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Mendelun jaioa, Aranburuenea baserrian. Guraso biak Hondarribikoak zituen. Aita portuarra zuen, ikasia, baina baserrira ezkondua; oilo haztegi modernoa jarri zuten senar-emazteek. Sei senidetan gazteena zen Adelaida, eta baserriko lanetan aritu zen umetatik. Ahizpak Errenteriara joaten ziren plazara, berdura, oilaskoak eta arrautzak saltzera; esnea ere partitzen zuten. Gerra garaian Hendaiara joan ziren hamabost egunerako. Irunen ibili zen eskolan, Etxeberria ikastetxean. Kalera ezkondu zen, arrantzale batekin, eta bost seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HON-087 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
HON-088 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute