Telesforo Oiarbide Zabaleta

Hernani (Gipuzkoa) (1923)

Biografia

Hernanin jaio zen Txabolategi baserrian. Gurasoak ere inguruko baserrietakoak zituen; ama Itxola-Berrikoa eta aita Larregain baserrikoa. Bost senideko familia zen: bi anai eta hiru arreba. 12 urterekin, eskolatik atera eta berehala, Hernanitik Goizueta bitarteko argi indarraren linea pasatzen egin zuen lan. Idien laguntzaz eramaten zuten kablea postetik postera. 13 urterekin mendian hasi zen lanean eta 15 urterekin etxetik gertu zuen Ubarreto baserrian hasi zen morroi lanetan. Behiak jeztera joaten zen batez ere Ubarretora eta bi urte egin zituen lan honetan. 17 urte zituela ikazkin hasi zen eta hainbat menditan egin zuen lan Oiartzungo "trumoitarrekin" (AƱarben, Aizgorrin...). 20 urterekin soldadu joan zen. 22 urte zituela Epeleko fabrikak eraikitzen egin zuen lan eta, hauek bukatu ostean, langileak hartzeko prest zeudenean, bertan hasi zen lanean kloroa egiten. 35 urte egin zituen fabrika honetan eta bertatik erretiratu zen. Txabolategi baserrian "Txabolategi" bertsolaria jaio zela badaki, baina ez da erraza bere ibilbidearen gaineko berri jakitea. Inork ez daki oso ongi nondik nora ibili zen. Orain Txabolategi baserri zaharraren hondakinen gainean eraikitako izen bereko baserrian bizi da bere familiarekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
HER-008 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sagardoa egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
2 Sagardoa nola egiten zuten Bideoaren ikonoa
3 Zizarra, sagar ondu gabeekin Bideoaren ikonoa
4 Hernaniko sagardotegiak, lehen eta orain Bideoaren ikonoa
5 Sardin zaharrak eta sagardoa Bideoaren ikonoa
6 Pinuak bota, zatitu eta zuritu Bideoaren ikonoa
7 Bere bizimoduari buruzko bertsoa Bideoaren ikonoa
8 Txabolategi eta Txirrita bertsolariak Bideoaren ikonoa
9 Gerra denboran beldurrez Bideoaren ikonoa
10 Gerra garaian bazuten elkarren berri Bideoaren ikonoa
11 Hamazazpi urterekin ikazkin Bideoaren ikonoa
12 Txondorra nola egiten den Bideoaren ikonoa
13 Txondorra zaintzea eta iruya Bideoaren ikonoa
14 San Adrianen ikazkin Bideoaren ikonoa
15 Ikatza mandoekin eramaten Bideoaren ikonoa
16 Ikatza egiteko tresnak Bideoaren ikonoa
17 Soldadutzan sufritua Bideoaren ikonoa
18 Petrokimikan lanean Bideoaren ikonoa
19 Ahoko soinua jotzen Bideoaren ikonoa
20 Eltzeko gazta edo gazta ustela jaten Bideoaren ikonoa
21 Zubietako jaietan etxez etxe soinuarekin Bideoaren ikonoa
22 Idiekin argindar posteak eramaten Bideoaren ikonoa
23 Ikatza eta bestelako produktuak Bideoaren ikonoa
24 Atsolorra nolakoa zen Bideoaren ikonoa
25 Trabukoren pasadizoak Bideoaren ikonoa
26 Doara jotzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia