Roxarito Goikoetxea Ormazabal
Hernani (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Hernaniko Eziagoko paper-fabrikan eman zuen haurtzaroa. 12 senide ziren bere etxean eta aita, ama eta amonarekin bizi ziren lantegiko langileentzat eginiko etxeetan. Bera zen senideen artean zaharrena. Arriatxuko eskolan ibili zen 5 urterekin hasi eta 14 urtera arte. 14 urterekin lantegian bertan hasi zen lanean eta hor eman zituen 12 urte. 26 urterekin ezkondu eta Hernanira joan zen bizitzera. Kale Nagusian eman zituen hiru urte eta erdi eta gero, Onddi taberna ingurura pasatu ziren. Egun Hernaniko Portu auzoan bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-016 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
HER-031 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute