Mari Karmen Urdangarin Letamendia

Hernani (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

Hernaniko Santa Barbara azpiko Mari Luz Berri baserrian jaio zen. Ama Mari Luz Txiki baserrikoa zen eta aita, berriz, Urnietako Barkaiztegi baserrikoa. 7 senidetan zaharrena da bera. Hasieran jaiotetxean bertan bizitu baziren ere, 1933an Hernaniko Karkabara joan ziren bizitzera, Rezola etxera. Portalez kanpoko eskolan hasi zen 4-5 urte zituela eta berehala Biteri eskoletara pasatu zen. Bere amak eskola garbitzen zuen orduan eta hari laguntzen ibiltzen zen bera eskolatik aterata, eta eskolatik atera zenean ere bai. Hernaniko paper-lantegian lan egin zuen 7 urtez eta Zinkoenea tabernan zerbitzatzen beste bi urtez. 20 urte zituela ezagutu zuen gero bere senarra izango zen Antonio Goikoetxea, eta gau eskoletan hasi zen kontabilitate pixka bat ikasten. Han ikasitakoa Antoniorekin tailerrean lan egin zuenean baliatu zuen. Karmenek 25 urte zituela ezkondu ziren Antonio eta biak. 17 urtez bizitu ziren Akarregin eta gero tailerra eta etxe berria egin zituzten Orbegozon. Han egin zituzten 3-4 urte eta azkenik orain bizi diren etxera etorri ziren. Karmenek Matian zaharrekin lanean egin zituen 12 urte, 63 urterekin erretiratu zen arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
HER-014 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita haserretzen zenean Bideoaren ikonoa
2 Igandero Santa Barbarara amonarekin Bideoaren ikonoa
3 Ahizpa sei urterekin hil Bideoaren ikonoa
4 Amonaren ezkontza Bideoaren ikonoa
5 Joxe Mari 'zakartzailea' eta Manolo Chopera Bideoaren ikonoa
6 Txerri beltzak Ergobiko zabortegian Bideoaren ikonoa
7 Joxe Mari 'zakartzailea'ren heriotza Bideoaren ikonoa
8 Aita eta ama Bideoaren ikonoa
9 Aitaren langintzak Bideoaren ikonoa
10 Txerriak txabolatik Balantza baserrira Bideoaren ikonoa
11 Uholde handiak Bideoaren ikonoa
12 Txerria ezkutuan hil behar Bideoaren ikonoa
13 Gazi-kutxa bete-bete Bideoaren ikonoa
14 Ama eskolako garbitzailea Bideoaren ikonoa
15 Biteri eskoletan ibilia Bideoaren ikonoa
16 Astelehenero izarak aldatu Bideoaren ikonoa
17 Denak etxeko zereginetan laguntzen Bideoaren ikonoa
18 Igandetan arroza txerrikia eta piperrekin Bideoaren ikonoa
19 Jaten ez genekizkienak Bideoaren ikonoa
20 Barazkiak txerrijanaren truke Bideoaren ikonoa
21 Sardinzarrak arrautzetan pitarraz lagunduta Bideoaren ikonoa
22 Neska jaiotzeagatik medikuak esandakoa Bideoaren ikonoa
23 Bonba ohe gainera Bideoaren ikonoa
24 Bi gizon hegazkinetik bonbak botatzen Bideoaren ikonoa
25 Gure historia eta ohituren transmisioa Bideoaren ikonoa
26 Bizikletan ibiltzen ikasten Bideoaren ikonoa
27 Lanean eta ikasten Bideoaren ikonoa
28 Aita ez zen senargaiarekin fio Bideoaren ikonoa
29 Ezkondu eta lau seme-alaba hazi Bideoaren ikonoa
30 Lau seme-alaba eta hamaika lan Bideoaren ikonoa
31 Ezkontza eguna Bideoaren ikonoa
32 Ezkon-bidaia Gasteizera eta Bilbora Bideoaren ikonoa
33 Bi goizuetar trenaren lurrun-makina zela eta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia