Juanita Agirrezabalaga Lete

Hernani (Gipuzkoa)

Biografia

Ama Astigarragakoa zuen eta aita, berriz, oiartzuarra. Ezkondu ostean Oialumera (Hernanira) joan ziren bizitzera eta 9 seme-alaba izan zituzten. Baina hiru bakarrik bizi izan ziren: Juanita, ahizpa eta anaia. Anaia ere oso gazterik hil zen, soldadu zegoela. Eta ama ere handik laster hil zen, Juanitak 8 urte inguru zituela. Orduan, bi ahizpak geratu ziren aitarekin. Taberna txiki bat zuten etxean, Oialumen, eta bestelako gauzak ere (abarketak, jatekoa...) saltzen zituzten bertan. Etxeak Lizartxueta omen zuen izena, baina beti Oialume esaten zioten. Garai batean etxearen erdian omen zegoen Astigarraga eta Hernani banatzen zituen mugarria. Apustu baten ondorioz, jaiero erromeria edo dantzaldia jartzen hasi ziren Oialumen eta urte askoan iraun zuen ohitura horrek.

Zintak

KodeaDataProiektua
HER-017 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Oialume hernaniarra, zozketagatik Bideoaren ikonoa
2 Oialumeko dantzaldien sorrera Bideoaren ikonoa
3 Oialumeko soinu-jotzaileak Bideoaren ikonoa
4 Orduko bateria jotzaileak Bideoaren ikonoa
5 Zalgurdia etxeetan Bideoaren ikonoa
6 Gobara egitea Bideoaren ikonoa
7 Jende artean ohitua Bideoaren ikonoa
8 Neskameak eta soldaduak Oialumen Bideoaren ikonoa
9 Gizon eta emakumeak Oialumen Bideoaren ikonoa
10 Limoneroa Bideoaren ikonoa
11 Tabernan denetarik salgai Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia