Joxe Mari Zelaia Olano
Hernani (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Akarregi bailarako Aristegi baserrian jaio zen. Aita Legorretakoa zuen eta ama Orendaingoa eta hiru seme-alaba izan zituzten. Aitak diputazioarentzat egiten zuen lan Hernaniko muntegian eta aitaren ondoan, bertan lan egiteko hartu zuten bera ere. Lurra maneatzen egiten zuen lan eta behar zen guztian laguntzen. Hamahiru urterekin sartu zen ama hil eta gutxira, eta hamazazpi urte arte han aritu zen. Gero, auzoko kontratista batekin hasi zen obran lanean eta baserriko lanekin uztartuz aurrera atera zen. Ezkondu ere bere jaiotetxera egin zen eta, beraz, han bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-058 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute