Iñaxi Oiarbide Aranburu
Hernani (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Orain "Txilibita" deitzen dioten baserrian jaio zen. Bere aitona zenak txilibitua jotzen omen zuelako hartu omen zuen baserriak izen hori, baina baserriaren benetako izena "Ereñozu" omen zen. 13 senidetan zaharrena zen bera (8 ahizpa eta 5 anai ziren). Zaharrena izanda, etxeko lanetan amari laguntzea tokatu zitzaion, baina kanpoko lanetan ere asko aritua da. 12 urte arte etxetik gertu duten Fagollaga eskolan ibili zen eta etxean lanean jarraitu zuen geroztik. Baratze lur handia izan dute beti eta "ingalatierra" izeneko errebera lurrak ere ustiatu izan dituzte erreka ondoko lur emankorretan. Baratzeko gaiak Bretxako merkatuan saldu izan dituzte betidanik. Txilibita baserriko festetaz ere hitz egin du. Ereñozuko jaietan baserrian jendea hartzen zuten, otorduak eman eta dantzarako aukera jarri. 60 urtetan zehar, 1971. urtera arte, izan da Txilibita dantzarako eta festarako toki ezagun, beste herri batzuetatik etortzen zen jendearentzat ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-011 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
HER-084 | 2014 | Burbunak eta etsayak | Eñaut Agirre Goia - Iñaki Sanz-Azkue |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute