Emilio Lizeaga Aranburu
Hernani (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Hernaniko Pagoaga auzoko Pagoaga-errotan jaioa. Bere jaiotetxea errota izan zen baina baita zentrala ere. Ama eta aita ere Pagoagakoak bertakoak zituen. Hiru senide ziren eta izeba zuten maistra, Pagoagan bertan zen eskolan. Eskoltatik 13 urtetan atera eta morroi sartu zen 26 urte arte Pagoaga baserrian. Egurra eta ikatza menditik jaitsi eta banatu egiten zuten. Mugimendu handia zela orduan gogoratzen du, langile asko ibiltzen zela inguruan. Kamioiarekin egurra partitzen ere ibili zen, eta azkeneko 40 urteak, berriz, esnea biltzen eta banatzen. Ezkondu eta Pagoaga errotan bizi izan zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-002 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute